BESTELAKOAK

Bilboko Udal Musika Eskolak bost prestakuntza tailer atondu ditu

Bilboko Udal Musika Eskolak bost prestakuntza tailer atondu ditu Oreka TX-k, Borja Barrueta bateria jotzaileak edo Peio Otano koreografoak, besteak beste, emango dituzte tailerrak. Ikastaroen matrikulazioak egiteko epea dagoeneko zabalik da.

Hortaz, maila handiko profesionalek zuzenduko dituzte ikastaro hauek. Hasteko, Gatibu edo Jorge Drexler bezalako musikari ospetsuekin lan egin duen Borja Barruetak bateriaren master class-a zuzenduko du.

Aitzinako musikan berezitua den koreografo eta konposatzailea den Peio Otanok, berriz, Dantza historikoa eta dantza tradizionala: Errenazimendutik Barrokora izeneko ikastaroaz arduratuko da.

Castor Narvarte Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bakarlariak, biolaren ikastaroa eskainiko du, eta Oreka TX taldeko Harkaitz Martinezek eta Igor Otxoak, halaber, txalaparta ikastaroa zuzenduko dute.

Amaitzeko, Luis Fernando Barandiaran Musika Eskolako zuzendariordeak pianoaren master class bat gidatuko du.

Informazio gehiago BilbaoMusikako egoitzan (Sorkunde kalea 8. 48006 Bilbo), 94 416 47 85 telefonora deituz, edota webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button