2025eko Bertso Eguna urtarrilaren 25ean egingo da Lesakan, eta dena borobilduta irte n dadin Bertsozale Elkartea eta Bortzirietako Bertso Eskola elkarlanean ari dira egun osoko egitaraua prestatzen.
Goizean, 10:00etan, Oinak Bidean ibilbidea egingo da Harriondoatik hasita. Ondoren, bertso-poteoa egongo da eta hainbat bertso eskolatako kideek kantatuko dute. Eguerdian luntxa egingo da Arranon, 14:30etik aurrera.
Arratsaldeko jaialdian bertso gehiago entzuteko aukera izango da: XXI mende, 25 (H)illbetz bertso saioa izango da Harriondoan. Kantuan, Alaia Martin Etxebeste, Amets Arzallus Antia, Julio Soto Ezkurdia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Nerea Ibarzabal Salegi eta Peru Abarrategi Sarrionandia arituko dira, eta Alaitz Rekondo Ferrero gai-jartzaile lanetan.
Geroago, 20:30etik aurrera, afaria egongo da sagardotegian. Eta afalostean, Manex Pagola eta Hor gu-ren bertso jarriak izango dira. DJ-a egongo da Arranon musikarekin giroa girotzen..
Antolatzaileek esan duten moduan, “Lesakan asteburu pasa egin nahi izanez gero, udalaren webgunean dago inguruan ostatu hartzeko lekuen zerrenda.”