BERTSOTAN

Bertso eta musika hilabete honetako proposamenak Idiazabalen

Denetarik izango da abenduan Idiazabalen, eta Gabonetako kontuez gain, bertsoa eta musika nabarmendu behar ditugu.

Hala, abenduaren 5ean, 18:30ean, Goierriko bertsolariek (Aratz Igartzabal, Eneko Araiztegi, Oihana Iguaran, June Aiestaran, Aitor Sarriegi eta Iban Urdangari) urteroko saioa egingo dute Idiazabalgo Guraso Elkartean.

Hurrengo egunean, hilak 6, musika izango da protagonista, Ibon RG eta Garazi Navas musikariek egingo duten kontzertuarekin. Bernat Etxepare poeta baxenafarraren Linguae Vasconum Primitiae liburuan oinarriturik, iaquin vahu izeneko disko-liburua publikatu zuen Ibon RGk. Kontzertu hauetarako, Garazi Navas akordeoi-jotzaile bikaina du lagun, eta kantuotan musika garaikidea, a capella kantua, folk, free impro eta kantu lirikoa uztartzen dira.

Eta abenduaren 20n, bertso eta dantza uztartzen dituen Amaraun ikuskizunaz gozatzeko abagunea izango da. Oihana Iguaranen egitasmoa da eta harekin batera Amaiur Luluaga izango da oholtzan. Izan ere, amatasunaren gaia pil-pilean dagoen eztabaida bat da gaur egun, bai kalean bai emakumeen gorputzetan. Amaraun saioan, musika, kantua, dantza eta bertsolaritza elkartzen dira, beti ere, eztabaidak sortzen dituen gai honetatik bidai hipotetiko eta artistiko bat egiteko xedez. Ekitaldi honetan “ez da dantza eta bertsolaritza ikusiko soilik, bertsoak dantzaren mundura ekarriko dira, eta dantza bertsolaritzaren mundura”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button