IKUS-ENTZUN

Film laburren proiekzioa Bilboko Campos antzokian

Gaur, Goya sariketan saridun suertatu diren hiru film labur pantailaratuko dira Bilboko Campos antzokiko Cupula aretoan, 20:00etatik aurrera. 

Abstenerse agencias izango da lehen filma, eta aretoan Gaizka Urresti zuzendaria ere egongo da. Obra honek fikziozko lan onenaren saria jaso zuen. Laurak eta Guillek, Amparoren pisua erosi nahi dute, eta atsoak beren bizitzan erakutsiko du interes handia. Hiruron arteko harremanak bizitza aldatuko die. Horren ostean, Miguel Mena idazlearen Bendita Calamidad izeneko lanaren adaptazioa erakutsiko da. Lan honetarako aktoreak Álex Angulo, Carlos Sobera eta Gorka Aguinagalde dira.

Pedro Solís Garcíaren Cuerdas filmak animaziozko lan onenaren saria eskuratu zuen. Eta azkenik, Raúl de la Fuentek zuzenduriko Mineritas pantailaratuko da. Mineritas lanean hauxe kontatzen da: Potosiko Cerro Rico (Bolivia) legerik gabeko lurraldea da, indarkeria izugarrikoa. Meatzariek bizitza arriskatzen dute meazulo kalamastra horietan, zilarra eta zinka ateratzeko. Onik irteten direnek edozertarako eskubidea dutela uste dute. Eta emakume-ehizari ekiten diote. Minerita gauzain edo meatzari lanetan diharduten Lucíaren (40), Ivoneren (16) eta Abigailen (17) historia da, bizitzeko egokia ez den infernu horretan bizirik irauteko egin behar duten borroka kontatzen duena.

Hemen irakur dezakezue Nontzeberrik Raúl de la Fuente zuzendariari eginiko elkarrizketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button