
Urriaren 2tik 26ra bitartean, Iruñeako Arrosadiako Civivox-ean (Civivox Milagrosa) Jatorrira itzultzea erakusketa ikusgai egongo da. Ekimena, asmo apal eta zintzoz sorturiko erakusketa-proiektu bat da, Nafarroan arte garaikidean lan egiteko plataformen beharrak eraginda.
Jatorrira itzuleraren esperientzia propioak bizi izanik, antzeko bizipenak izan dituzten artisten bilaketari ekin zioten antolatzaileek honako erakusketa gauzatzeko helburuaz; bilaketa horren emaitza dugu, beraz, erakusketa hau. Bertan obrak elkar elikatu eta osatzen dira, eta denak dira berezi eta beharrezkoak.
Parte hartzen duten artistak honako hauek dira: Leticia Alberca, Natalia Arbeloa, Maitane Azparren, Ibon Azpiroz, Pablo Bailo, Marta Burugorri, Amaya Cortaire, Andrea Ganuza, Jorge García, Iñigo Gracianteparaluceta, María Jiménez, Ricardo Laspidea, Xabier Latasa, Raquel Leoz, Ernest López, Ibon Mimentza, Amaia Molinet, Leire Olkotz, Elvira Palazuelos eta Miguel Saralegi. Erakusketa Iruñean egongo da ikusgai urriaren 26arte. Ondoren Altsasuko Iortia kultur gunera mugituko da, azaroaren 7tik 18ra. Eta azkenik, Tafallara abiatuko da, azaroaren 27tik abenduaren 11arte.



