BERTSOTAN

Bardoak txapelketaren bigarren fasea hastear

Barikuan, otsailaren 19an, martxan jarriko da berriz Bardoak Nafarroako taldekako txapelketa, eta martxoaren 5era bitarte sei saio jokatuko dira Barañain, Leitza, Iruñea, Igantzi, Etxarri-Aranatz eta Beran.

Sailkatutako sei taldeak binakako ligaxkatan arituko dira eta horietatik hiru talde pasako dira martxoaren 19an Etxarri-Aranatzen jokatuko den finalera.

Hala, ostiral honetan, lehen saioa izango da Barañaingo Haizea elkartean, 20:30ean Barañain/Berriozarko Hiru garabardo eta pintxo bat (Sarai Robles, Manex Mailharin, Ainara Ieregi eta Mikel Lasarte) eta  Iruñeko Obario Maldikoak (Saioa Alkaiza, Aimar Karrika, Irati Majuelo eta Ainhoa Aranburu) taldeekin.

Datorren ostiralean, otsailak 26, Leitzako Atekabeltz gaztetxean, Atekaberts (Leitza) eta  Unibertsolariak (Lesaka) arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button