ESZENA

“Dantza Munduan” ekimenaren bigarren edizioa martxan jarri da

Pandemiak aldaketa asko ekarri zituen, eta dantza egin nahi zutenek ere pairatu behar izan zuten aldaketa. Garai hartan, Eusko Jaurlaritzak, Aiko Dantza Eskolarekin lankidetzan, Dantza Munduan izeneko euskal dantzen on-line programa abiarazi zuen. Orain, Dantza Munduan ekimenaren bigarren edizioa martxan jarri da. Dantza Munduan ekimenaren bigarren edizioaren erronka dantzan irakastea da, eta hori dantza-pausoak irakasteaz harago doa.

“Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak ―Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusikoa― 11 herrialdetako 123 dantzariei eman die beka: Argentina, Alemania, Belgika, Brasil, Kuba, Estatu Batuak, Frantzia, Peru, Erresuma Batua, Uruguai eta Venezuelakoak dira. Talde honek Amerika eta Europako 50 euskal etxe ordezkatzen ditu. Ikasle gehienak emakumeak dira, 96 eta adin guztietakoak. Baina, normala denez, gehienak emakume gazteak dira. Gizonei dagokienez, 27 dira parte hartzen dutenak. Horietako asko Amerikakoak dira eta batez ere dantzari gazteak. Ikusten denez, ikasle gehienak amerikar kontinentekoa dira, logikoa denez, hara joan baitzen euskal immigrazio historikoaren kopururik handiena. Baina Alemania, Belgika, Frantzia edo Erresuma Batuko euskaldunek ere euskal dantzekiko interesa erakutsi dute”.

Aurreko edizioan bezala, eskolak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez ematen dira, eta zuzenean, edota edozein unetan eta edonondik jarraitu ahalko dira, saioak grabatuta eta erabiltzaileen eskura egongo baitira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button