ESZENA

"Dantza Hirian" erakusketa Leioan ikusgai

Erakusketa honetan dokumentuen lengoaia fotografikoa oso indartsua da: dantza, mugimendua, arkitektura, hiri-espazioak, publikoa. Dantzak gune publiko batean, denbora eta leku konkretu batean eta profesionalei zein pertsona arruntei sortzen diena hautemateko ahaleginean datza argazkilari honen eginkizuna. Azken finean, argazkilari gazte hau sortzera ausartzen da eta erakusketa honen bitartez, dantzaren munduan argazkigintzak duen garrantziaren aldarrikapena burutzen du.

Donostiako argazkilari gazte hau adierazpenaren argazkigintzan berezitu da eta Madrilgo Artibusek antolatutako Capturdanza 2010 II. Lehiaketaren Lehen saria eskuratu berri du.

Beste aldetik, gaur bertan, La Intrusa Danza-Virginia Díaz & Damián Muñoz-en Ataraxia ikuskizunaren estreinaldiarekin hasiko da Leioa Dantzan. Ziklo hau 2011ko Dantza Zirkuituaren barruan dago, eta, bertan, Kultur Leioak lau ikuskizun aurkeztuko ditu martxoan.

Bigarren hitzordua hilaren 11n izango da, Organik-en Maniátic@s ikuskizunarekin. L’explose-k EnOtraParte aurkeztuko du martxoaren 25ean. Eta Maduixa Teatre eta bere Ras! ikuskizunak itxiko dute zikloa martxoaren 27an.

Kultur Leioak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button