ESZENA

Dantza Garaikidearen VIII. Zirkuituko agerraldia Eibarren

Gaur, Eibarko Coliseoan, Dantza Garaikidearen VIII. Zirkuituko beste antzezpen bat eszenaratuko da: Dantzaz Konpainiaren Arte-an izeneko ikuskizuna. Zirkuitu hau 31 lan eskaintzen ari da urtarriletik abendura bitartean Euskal Herriko hainbat herritan.

Arte-an lanarekin, konpainia berriro hasi da Itzik Galili maisu ospetsuarekin lankidetzan. Abagune honetan, koreografo israeldar honen Earth apples apartekoa eskainiko da berriz ere, eta nazioarteko sortze lan bat, Flash deluxe. Paxakal Indoren perkusioen eta txalapartaren sormen handiko melodia hartzen da oinarritzat bertan.
Dantzaz konpainiaren estiloaren ildoari jarraituz, ikuskizun berri honetan, oso ibilbide interesgarria egiten ari den koreografo gazte bat dago, Lukas Timulak eslovakiarra. Nederland Dans Theater-ean irudi gailena izateaz gainera, koreografo gazte honek A place between eskaintzen du: “ bi ekitaldiren arteko unea izan liteke, baina baita jaiotzaren eta heriotzaren arteko gunea ere”.

Dantzaz, urtero, europar dantzari ugari biltzen dituen aukeraketa-proba batean hartzen ditu konpainia osatzen duten hamar dantzariak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button