ESZENA

Dantza garaikidea oreka bilatu ahal izateko

Igandean, urtarrilak 31, 18:30ean, Bilboko BBK aretoan, entitate horrek urte honetarako atondu duen programazioaren barruan, Eva Guerrero konpainia euskaldunak Gorpuztu ikuskizuna eskainiko du.

Eva Guerrero konpainiaren obra, Gorpuztu, orekaren bilaketaren inguruan dantza-garaikidea eta zuzeneko musika uztartzen dituen ikuskizuna da. Garazi Lopez de Armentia dantzaria izan du lagun Guerrerok, eta urtebeteko ikerketa-lanaren ondoren, 2019ko apirilean, obra berria aurkeztu zuten. Bertan arituko direnak honakoak dira: Garazi Lopez de Armentia, Cristina Samaniego, Yolanda Bustillo, Carla Sevilla eta Nerea Alberdi.

“Oreka bilatzeko, lasaitasunean egoteko borroka da; zarata, zama eta erruen aurkako, eta piztia lasai dagoen tokia bilatzeko borroka. Erlijio jakin batzuen une zehatz batzuetan egiten den gorputzaren erabileraren gaineko ikerkuntzatik dator. Gorputza zati banatan separatuz, eta otoi egitean sortzen den mugimendu ekintza aztertuz, erlijio ezberdinetan agertzen diren kontzeptuak jorratzen dira, hala nola, errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna, sumisioa…hemendik jaiotzen da Gorpuztu.”

Eusko Jaurlaritzako Kultura Departamentuak diruz lagundutako proiektua da, eta Garaion Sorgingunea, Punto de Fuga Espazioa eta La Nave del Duende-ren babesa du. Gainera, Eszenografiaren diseinua, ATX Teatroa eta DOOS Colectiv taldeek egin dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button