MUSIKA

Danimarkako The Univerzals taldeak joko du gaur Gasteizen

The Univerzals talde daniarra honako musikari hauek osatzen dute: Nicholas Hill (ahotsa eta gitarra), Anders Honore (saxofoia), Troels Drasbech (bateria), Oliver Grønne (baxua) eta Mogens Denfort (teklatua).

Boskoteak kritika soziala txertatzen du bere doinuetan. Hala, ohiko aretoetan ez ezik, daniarrek, kontzentrazio-esparruetan, errefuxiatu-esparruetan, eta toki klandestinoetan ere jotzen dute. Era berean, euren hitzetan agerikoak dira salaketa eta aldarrikapenak. Hala materialismoaren kontra daude, eta egungo gizartearen balioak kolokan jartzen dituzte, besteak beste.

Musikari dagokionez, The Univerzals taldean fusioa da nagusi. Estilo anitz uztartzen dute, eta askotariko taldeetatik edaten dute, tartean, Pink Floyd, King Crimson, Porcupine Tree eta Radiohead.

Gaur Gasteizko Gora tabernan izango dira 20:30ean.

Gora tabernak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button