BERTSOTAN

Bertsolaritzaren 200 urtetako historia soziala bilduta

Euskaltzaindiak EHUrekin batera argitaratu du Bertsolaritzaren historia soziala: oihartzuna, eragiletza eta gakoak (1823-2018) ikerlana. Antxoka Agirre kazetaria da liburuaren egilea.

Egileak bertsolaritzak prentsa historikoan, irratian, zineman, telebistan nahiz Interneten izandako presentziaren bilketa eta azterketa egin du, eta “bertso-munduko eragiletzaren zortzi belaunaldiren biografiak eta ekarpenak ere harilkatu dira kontakizunean. Eta hau guztia Europan herri-kulturak izandako bilakaeraren testuinguruan kokatu da. Azken emaitza kultura-bilakaera guztiz bereziaren berrikuspen zabala da.”

Jon Sarasuak egin dio hitzaurrea ikerlanari: “Ikerketa hau begi aurrean izan nuenean ohartu nintzen lehen aldiz marraztu zitzaidala gure ibilbidearen kontakizun sendoa. Ez geneukan. (…) lan honek izan garenaren erradiograma ematen du, bertsolaritzaren hezurduraren argazkia”.

Antxoka Agirre ikerketaren egileak honela definitu du bere lana: “Labur esanda, bertsolaritzaren 200 urtetako historia soziala biltzen du lan honek, hiru ardatzetatik abiatuta: bertsolaritzaren presentzia mediatikoa aztertuz; bertso munduko eragiletzaren historia bat osatuz; eta hori dena Europan herri-kulturak izandako bilakaeran kokatuz. (…) Bertsolaritza ikertua izan da, baina faltan hartzen nuen bertsolaritza fenomeno sozio-kultural bezala azaltzen zuen lan bat”. Kezka horren atzetik, liburu mardul bezain interesgarria ondu du kazetari zumaiarrak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button