ESZENA

D8SF dantzako profesionalentzako egoitza artistiko-teknikoak

D8 Sorkuntza faktoriak egoitza artistikoen programa berrirako deialdia zabaldu du beste behin. Deialdiaren zeregina da Bizkaian arte eszeniko-proiektu berrien sorrera, garapena eta zabalkundea sustatzea.

Hautatutako proiektuek 1-4 astekoa egonaldi artistikoa izango dute D8 Sorkuntza faktoriaren Bilboko egoitzan. Egonaldiak D8 Sorkuntza faktoriaren instalazioetan garatuko dira  apirilaren 1etik aurrera.

Deialdiko egonaldiak egiteko honako pertsona eta entitate hauek aurkeztu ahalko dira: Konpainia edo talde egonkorrak, banakako proiektuak, eta proiektu baterako berariaz sortutako kolektiboak

Proiektuak aurkezteko epea otsailaren 10era amaituko da.

Datu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button