IKUS-ENTZUN

“Crossover” jaialdia, egunotan Donostian

Apirilaren 19tik 24ra bitartean, telesailen kulturari buruzko Crossover jaialdia, garatuko da Donostian. Aldundiko Kultura Departamentuak Gipuzkoako ikus-entzunezkoak bizi duen une garrantzitsuari omenaldia egingo dio

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sustatuta eta Kultur Factory kultura-agentziarekin batera antolatuta, Crossover jaialdiak egungo telesailen ekoizpenaren alderdi garrantzitsuenak aztertuko ditu kultura garaikidean eragin itzela daukalako. Adibide garbia dugu pandemiak ekarritako egoera, izan ere, plataforma digitalek hazkunde nabarmena izan baitute.

Jaialdiaren programa bi ardatzen inguruan egituratuko da berriro: “alde batetik, Koldo Mitxelena Kulturunean telesailen kulturaren hainbat alderdiri buruzko elkarrizketak eta eztabaidak izango dira, eta, bestetik, Tabakaleran eta Kutxa Kultur espazioan telesailen zale amorratuei zuzendutako proposamen ludikoak aurkeztuko dira. Ez dira ahaztu behar, jakina, proiekzioak eta estreinaldi esklusiboak”.

Gaur abiatuko da ekimena, eta horretarako, Tabakalerako zinema aretoan euskal noir-aren hiru idazle garrantzitsu elkartuzko dira: Ibon Martin, Mikel Santiago, Ruth Perez de Anucita,  eta Noelia Lorenzo Pino.

Datozen egunetarako programazioa hemen kontsultatu ahal duzue

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button