BERTSOTAN

Euskal Herriko Eskolartekoa igandean, Abadiñon

Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolaturiko Euskal Herriko Eskolartekoa igandean izango da Abadiñon, 11:30ean hasita. Guztira hamaika bertsolarik hartuko dute parte. Txapelketaren helburua “gazteei jendaurrean bat-batean jarduteko aukera ematea du helburu, eta baita haurrak eta gazteak entzulearen aulkitik zaletzea ere”.

Diogun bezala, Lurraldeetako eskolartekoetan sailkatutako hamaika bertsolarik hartuko dute parte: Arabatik, Maddi Agirre Epelde eta Eukene de los Aires Amundarain; Bizkaitik, June Diaz Franco eta Janire Arrizabalaga Munduate; Gipuzkoatik, Ekain Tolaretxipi Errazti eta Naia Arrizabalaga Arrieta; Lapurditik, Haira Aizpurua Ibargarai eta Oneka Arteaga Olasagasti; Nafarroatik, Beñat Astiz Isasi eta Eki Mateorena Zozaia; eta Zuberoatik, Aetz Etxart Sarasola.

“Iaz Eskolartekoa egin ahal izan zen lurraldeetan, baina ondoren, Euskal Herrikoa egiteko zeuden zailtasunak tarteko, Eskolatik Plazara ekimena antolatu zen haren ordez, lurraldeetako eskolartekoetatik sailkatutako bertsolari gazteek jendaurrean kantatu zezaten. Udazkenean bada ere, 2021ean, honenbestez, itzuliko da Euskal Herriko Eskolartekoa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button