Nontzeberri

“Udan zinea zure auzoan”, Bilbon

Bilboko Udaleko Kultura Sailak Udan zinea zure auzoan programa abiatu du. Lehen saioa (Emilio Martinez Lazaroren 8 apellidos catalanes ) uztailaren 19an izan da, eta bigarrena, uztailaren 21ean, Aupa Etxebeste lanarekin.

Baina hortik aurrera eta abuztuan ere lan ikusgarri askorekin gozatzeko parada egongo da. Uztailaren 26an, Funikularraren plazan, Zinebik ekoiztutako Bilbao-Bizkaia. Exerior-Día filma eskainiko da, bi hizkuntzatan. Uztaileko programazioa 28an itxiko da, Abusuko Ibaizabal zelaian, bi Oscar eta Urrezko hiru Globo irabazi zituen Moulin Rouge (2001) musikalarekin.

Abuztuan beste lau zine saio programatu dira: abuztuaren 2an, Regreso al futuro (1985) eta 11n, Gremlins (1984), Otxarkoagan eta Santutxun, hurrenez hurren. Eta Javier Ruiz Calderak zuzendu duen Anacleto: Agente secreto (2015), Zorrotzako Azoka plazan, (abuztuaren 4an) eta El viento se levanta (2013), Hayao Miyazakiren animaziozko filma, Errekaldeko plazan (abuztuaren 9an).

Emanaldi guztiak gaueko 21:30ean hasiko dira, eta aurretik duela gutxi egindako euskal film labur bat eskainiko da.

Exit mobile version