ARTEA

Conchi Orobiaren margolanen erakusketa ikusgai, Iruñean

A Contraluz, Conchi Orobia Artaxonako artistaren margolanen erakusketa uztailaren 3ra arte ikusi ahalko da Iruñeako Michel Menendez Arte Galerian.

Akuarela eta oleoz osatutako lagina da, azken urteetan artista murgilduta egon den espazio bilaketaren erakusgarri. Bere obran, figura lehenesten bada ere, paisaiak, bodegoiak edota naturako elementuak adierazten dira, espresionismo abstraktura hurbilduz.

Gure barneko munduari erreferentzia eginez, bere pintzelkadak, “argiaren eta kontenplazioaren ihes erritmikoa dira, bere proposamen plastikoen bidez ezarriko duen elkarrizketaren eta hausnarketaren funtsezko parte izanik ikuslea”, azaltzen du Guillermo de Jorge, Michel Menendez galeriako arte kritikariak.

Conchi Orobiak erakusketa kolektiboak nahiz bakarkakoak egin ditu bere ibilbide artistikoan zehar. Hala, Madrilen, Bartzelonan edota Bilbon ezagutzen da bere obra, eta nazioarteko zenbait leku ere bisitatu ditu: Portugal, Italia, Monako, Ukrainia, Lituania, Eslovenia eta Suedia, eta Atlantikoaren beste aldeko Peru, Mexiko eta Estatu Batuak, beste batzuen artean.

Erakusketaren informazio gehiago, hemen.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies