ESZENA

“Clown Zorrotza” asteburu honetan, Bilbon

Bilboko Udalak Zorrotzara eramango du Clown Zorrotza programaren XII. edizioa, maiatzaren 6tik 8ra, publiko orori zuzendutako ikuskizunekin.

Ostegunean, maiatzaren 6an, Maybe a Companyk Tres Sure ikuskizuna egingo du 18:30ean. Ikuskizun horrekin abiatuko da Clown Zorrotza programa. Egun horretan bertan, 19:30ean, eta Azokako Parkean, Martula taldeak La Modern emanaldia programatu du.
Ostiralean, hilak 7, Granadako Dimitri pailazoak umore absurdua eta mugarik gabekoa egingo du The Legend emanaldiarekin, 18:30ean hasita. Ordubete geroago, 19:30ean, Markeliñe taldeak Psike ikuskizuna aurkeztuko du. “Ikuskizun bizia da. Surrealismoa eta zentzugabea laztantzen ditu ikusizko narratibaren, ahots-jokoen, dantzaren eta abestiaren bidez”.

Larunbatean, 12:30ean, Sarini Zirko taldeak familia osoarentzat Txoriak Txori ikuskizuna egingo du, “lengoaia unibertsal, poetiko eta dibertigarria dakarrena, eta pertsonaiari hainbat emozio biziaraziko dizkiona”. Ondoren, 13:30ean, Sinvergüenzas Exprésate taldeak Lo que me sale de la concha ikuskizuna burutuko du.

Programaren XII. edizioa larunbat arratsaldean amaituko da Zorrotzako Azoka Feria Parkean, beste bi hitzordurekin. Lehenbizikoa, Intujai Teatro euskal konpainiarena, Soy la bomba lanarekin. Eta ordubete geroago, 19:30ean, La industrial teatrera kataluniarrek Náufragos oholtzaratuko dute.

Ekitaldi hauetako sarrera dohainik da eta lekua aldez aurretik erreserbatu daiteke.  Programaren xehetasunak: www.bilbaokultura.eus web-orrian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.