
Azaroaren 17tik 26ra, Gaztefilm Fest jaialdiaren 7. edizioaren ateak zabalduko dira, zinemaz gazteenek eta txikienek gozatu dezaten. Iazko arrakastaren ondoren, Artium Gaztefilm Festen egoitza nagusia izango da berriro. Era berean, Zabalganako eta Salburuako gizarte-etxeak proiekzio-aretoak izango dira, aurten ere, auzoetan jaialdia ikusiko baita.
Gaztefilm Fest jaialdiak 40 ekitaldi baino gehiago bildu 10 egun luzeetan gozatu ahal izateko. jaialdia osatzeko antolakuntzaren deialdiaren bitartez 900 film labur baino gehiago jaso dira eta horretatik atera dituzte pantailan ikusiko diren animaziozko 6 film luze eta 40 film labur.
Aurten Kroazia izango da antolakuntzak gonbidatuko duen herrialdea, eta Croatian Film Fund delakoarekin lankidetzan herri horretako animaziozko zinemaren lagin bat ikusi ahalko da.
Zinema programazioaz gain, Gaztefilm Festek parte hartzeko tailerrak eskainiko ditu jaialdian zehar. Adibidez, bikoizketa-tailerra izango da, eta bertan sail ofizialeko film bi euskarara bikoiztuko dira. Bikoizle talde bik beren gain hartu dute bikoizketa hori. Ortzadarra sorkuntza tailerra ere antolatu da. Aurten, photocall-a sortzeko ardura izango dute txikienek.
Beste aldetik, jaialdiaren aurreko astean, azaroaren 13tik 17ra, eta jaialdiaren astean, hiriburuko hainbat ikastetxetako ikasleak jaialdiaren egoitzetara joango dira, Vital Fundazioa Kulturuneara esaterako, eskolentzat antolatutako saioetan gozatzera.
Zinhezbak eta Kalakalabek eta Vital Fundazioak antolatu dute ekimena, eta Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa ere badu.
Hemen kontsultatu ahal duzue programazio guztia.



