MUSIKA

Donostiako The Animal Within eta Hyedra taldeen kontzertua

The Animal Within eta Hyedra taldeek Gipuzkoako hiriburuan dagoen Doka Antzokian joko dute ostiralean, abenduak 20, 20:30ean; biak ala biak Donostiako rock eszenako taldeak dira.

The Animal Within 2010 urtean eratu zen, eta taldekideen artean Krillin, Adrenalized, Cohen eta Yaw bandetako musikariak daude. Ostiralean, We all breathe, We all bleed izenburuko estreinako diskoa aurkeztuko dute; grabazioa horretan rock eta hardcore erritmoak uztartzen dituzte.

Hyedra, berriz, Krillin, All Became Dust, Chase the Mayhem eta The Animal Within bandetako kideek osatutako rock-egitasmoa da. Hainbat kontzertu eman ostean, ostiralean euren lehendabiziko iraupen laburreko grabazioa aurkeztuko dute.

Bi emanaldi horiek amaitu eta gero, Badgun izeneko disko jartzailea arituko da giroa berotzen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button