MUSIKA

Chopin handiaren musika jazz, blues eta swing estiloaz

Kurt Rosenwinkel jazz-gitarrista legendarioak eta Jean-Paul Brodbeck pianista ospetsuak jazz, blues eta swing estiloez jantziko dute Chopin handiaren musika Bilbaina Jazz Klubak eta Arriaga Antzokiak sustatutako BJC Arriagan zikloaren baitan. Ekitaldia, gaur, hilak 29, izango da 19:30etik aurrera.

Kurt Rosenwinkel jazzeko gitarra-jole ospetsuak eta Jean-Paul Brodbeck suitzar piano-jole txalotuak The Chopin Project aurkeztuko dute, Chopinen musika jazz-laukoterako egokitu eta berrinterpretatzeko asmoz. Hauek izango dituzte lagun: Jorge Rossy baterian eta Lukas Traxel baxuan.

“Geure buruari galde geniezaioke ea Chopinen garai erromantikoko konposizio dotoreak egokiak diren jazz-laukote elektriko moderno batek berrinterpreta ditzan. Brodbeckek eta taldekideek, preludio, estudio, nokturno eta bals klasikoen moldaketa originalen interpretazio liluragarrien bidez, zalantza guztiak argitzen dituzte. Erritmo erromantikoak swingaren ausardiaren bidez adierazten dira, melodia folkloriko bihurriak blues bihurtzen dira, eta post-boparen energia transzendenteak Chopinen lerro melodiko luze kakotuen dotoretasun fina eraldatzen du. Rosenwinkelen lerro nagusiak bandaren gainean hegaldatu, eta Chopinen melodia ezagunak eraldatzen dituzte. Horren ondorioz, erabat berria den zerbait sortzen da.”

Heartcore Records diskoetxeak kaleratutako diskoaren emaitza ikaragarriak bere benetako dimentsioa hartuko du zuzenean, gaur, Arriaga Antzokian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button