LITERATURA

Blas de Otero sariaren VII. edizioa abian

Honezkero zabalik duzue Blas de Otero-Bilboko Hiria Sariaren VII. ediziorako lanak aurkezteko epea. Jatorrizko lanak aurkezteko epea ekainaren 16an amaituko da.
Saria 2008an sortu zuen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bilboko poetaren legatua kudeatzen duen Blas de Otero Fundazioarekin elkarlanean.

Lehiaketaren helburua literatur sorkuntza sustatzea da Bizkaiko hiriburuko hiritarren artean, baina edozein nazionalitatetako poetek ere parte har dezakete, nonahi bizi direla ere.
Aurkeztu beharreko lanek jatorrizkoak, 700 eta 1.000 bertso tartekoak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Gaia, estiloa eta neurria norberaren gogokoak izan daitezke.
5.500 euro banatzen dira modalitate bakoitzean (gaztelaniaz eta euskaraz).

Iaz 443 lan jaso ziren gaztelaniaz eta 17 euskaraz, lehiaketa hau literatur egutegian erabat kontsolidatuta dagoen seinale.

Sariaren oinarriak helbide honetan dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button