ARTEA

Carmen Palomeroren erakusketa Kultur Leioan

Carmen Palomerok Harremanak-Sobre el Amor y la Muerte izeneko instalazioa paratu du Kultur Leioan abenduaren 9a bitarte. Erakusketa Burgosko Arte Garaikidearen Museoarentzat (CAB) sortu du, eta Damoclesen ezpata gaiari buruzko hausnarketa da. Kontzeptu emakumeek maitasun aferetan pairatzen duten errepresioarekin lotzen du.

Leioako artistaren aburuz, emakume askok ezpata hori sentitzen dute gainean euren Maitasunaren espetxean. Esate baterako, instalazioak emaztegaiaren egoera aztertzen du modu poetikoan, “bere leku intimoan, ohe ondoan, beraren etsipen malkoak deskubrituko ditu”. Horretarako, naturako elementuak erabiltzen ditu.

Erakusketa genero indarkeriaren arazoaren aurrean banakako kontzientziari zuzendutako poema bat da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button