BERTSOTAN

Jon Maia eta Oihana Iguaran onenak, GBTXko final-laurdenetan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-laurdena jokatu zen Eibarko Coliseo Antzokian. Saioaren ostean, final-erdietarako txartela Jon Maiak lortu zuen. Eta hurrengo egunean, beste saio bat, baina Azpeitian. Hantxe, Oihana Iguaranek irabazi zuen. Hortaz, biek abenduaren 1ean Tolosan jokatuko den final-erdian kantatuko dute.

Urriaren 26an, Eibarren Coliseo Antzokian izan zen saioa, 17:00etan hasita, eta honako bertsolariekin: Jon Maia Soria, Gorka Maiz Alustiza, Jokin Uranga Isuskiza, Unai Muñoa Amundarain, Felix Zubia Olaskoaga eta Mikel Tapia Aierbe. Hurrengo egunean, urriaren 27an,  Azpeitiko Soreasu Antzokian honakoak bildu ziren ordu berean: Alaia Martin Etxebeste, Oihana Iguaran Barandiaran, Nerea Elustondo Plazaola, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Iñaki Gurrutxaga Zubimendi eta Amaia Iturriotz Etxaniz.

Handik hona, irabazleak baditugu: Jon Maia eta Oihana Iguaran.

Datorren asteburuan, azaroaren 2an, azken final-laurdena jokatuko da Azkoitiko Baztartxo Antzokian, 17.00etatik aurrera.

Datu guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button