LITERATURA

Nazim Hikmet poetaren lanak euskaraz irakurtzeko parada

Nazim Hikmet poeta turkiarra hil zela 50 urte bete ziren atzo, ekainak 3. Susa Literaturak jakinarazi duenez, Gabriel Arestik euskaratu zuen estreinakoz olerkari turkiarraren liburu bat: Lau gartzelak, 1971an Lur argitaletxeak plazaratua.

Horretaz gainera, Iñigo Aranbarrik 2007ko Durangoko Azokan koadernoi bat kaleratu zuen Susa argitaletxearekin, non dozena bat poema gehiago bildu ziren. Aranbarrik, gainera, turkiarraren inguruko artikulua plazaratu berri du Eskutik blogean, 50. urteurrenaren harira.

“Hikmet 1963ko ekainaren 3an hil zen Nazim Hikmet poeta turkiarra. Bere bizitza eta idazletza militantzia politikoari estu lotuak joan ziren; Alderdi Komunistako kide, hainbat aldiz kartzelatu zuten. Azken espetxealdian 12 urte iragan ondoren, Varsovia eta Moskura alde egin zuen, eta han idatzi bere azken lanak. Hantxe hil zen, 62 urte zituela”.

* Argazkian Nazim Hikmeten hilobia ikus daiteke (Argazkia: iñigo Aranbarri).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button