
Café Bar Bilbao-Tartean Teatroa Antzerki Laburreko XXII edizioko gidoi irabazleak aurkeztu dituzte. Edizio honetan 16 gidoi aurkeztu dira euskaraz, eta 24 gidoi gaztelaniaz. Generoari dagokionez zazpi egile emakumezkoak izan dira, eta beste guztiak gizonezkoak.
Epaimahaikideek esan duten bezala” benetan zaila izanda sari irabazleen aukeraketa, aurkeztu diren gidoien kalitate altua dela eta.”
Sariok honako hauek izan dira: euskaraz “Destiny Driver” Markos Goikolea egilearena; eta gaztelaniaz, La Isla Oxidada Kepa Ibarrarena. Euskarazko Soinu Fikzioko Gidoi Labur Onena EITBren Saria Idoia Garzesen Goiuri, arazo bat dugu!.
Euskarazko zein gaztelaniazko sari irabazleek 750 euro jasoko dute lan bakoitzeko. Bestalde, Euskarazko testuaren irakurketa dramatizatua egingo da Lautan Hiru Bilboko Alde Zaharreko Antzerki Festibalean.
Gidoi sarituek Pabellon 6 Antzerki Laburreko Jardunaldietan taularatzeko aukera ere izango dute, norbaitek antzezlana ekoiztu nahi badu. Café bar BILBAO-TARTEAN Teatroak laguntza bat eskainiko du (600 euro) saritutako lan bat (euskarazkoa edo erderazkoa) Jardunaldi horietan estreinatu eta publiko aurrean erakutsi ahal izateko.
Lotura honetan informazio gehiago eskuratu ahal duzue.