MUSIKA

Cosmonauts talde psikodelikoak Iruñean joko du

Ameriketako Estatu Batuetako Cosmonauts banda psikodelikoak Iruñeko Nebula tabernan joko du igandean, 13:00etatik aurrera.

Kaliforniarrek psikodelia, pop, punk eta garage-rock erritmoak uztartzen dituzte haien proposamenean. Ahots batzuek esan dute morfina hartu duten Beach Boys-en soinua daukatela.

2013an, Persona non grata izenburuko hirugarren lan bikaina argitaratu ostean, kaliforniarrek A??OK! plazaratu zuten iaz, Burguer zigilu underground prestigiotsuaren laguntzaz.

Nebula tabernako arduradunen aburuz, Cosmonautsen diskoek psicodelia, garage-rock eta rock’n’roll estiloen uztarketa perfektua dira. Horretaz gainera, Ty Segall, Thee Oh Sees, Night Beats eta Wooden Shjps taldeekin alderatu dituzte Iruñeko tabernariek, “bai eta Velvet undergrounnd-ekin, jakina. Eta Silver Apples. Eta zergatik ez,  Nirvana eta SST diskoetxearen katalogoa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button