LITERATURA

“Mussche”-ren gaztelaniazko itzulpena, Bilbon

Kirmen Uribek Lo que mueve el mundo (Seix Barral) Mussche eleberriaren gaztelaniazko bertsioa aurkeztuko du apirilaren 30ean Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Ondarrutarrak Julio Flor eta Almudena Cacho kazetarien galderei erantzungo die, eta liburuko zenbait pasarte ere irakurri ditu.

Uriberen bigarren nobela 1937ko maiatzean hasten da, milaka ume Santurtziko kaitik erbestera atera dituztenean. Haurren artean Karmentxu dago, zortzi urteko neskatoa, Flandriako Gante hirian babesa hartuko duena Robert Mussche idazlearen etxean. Eta hortik aurrera, Bigarren Mundu Gerraren amaiera arte, kontakizunean makina bat gorabehera izango dira.

Eleberria honela hasten da: “Gernikako bonbardaketaren ondoren, haurrak babesean jartzeko erabakia sendotu egin zuen Jose Antonio Agirre Lehendakariak. 1937. urte hartan, maiatzetik ekainera bitartean, 19.000 haur atera ziren Bilboko portutik Europako hainbat herrialdetara bidean. Frantzian, Sobietar Batasunean, Britainia Handian eta Belgikan gorde ziren gehienak. Gurasorik gabe joan ziren erbestera, bakarrik, eurak laguntzeko gertu zeuden irakasle andana baino ez zutela bidaide”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button