Bartzelonako Nueva Vulcano taldeak Los Peces de Colores (BCore) bere hirugarren lana aurkeztuko du asteburu honetan Bilbon. Taldea 2004 urtean agertu zen Principal primera lanarekin. Hirukotean, Aina, Shanty Rd. eta The Moon Men taldeetan ibilitako musikariak daude. Euren musika indie kutsuko rock sendoa da eta bereziki Artur Estradaren (Aina) gitarra, ahotsa eta hitzak nabarmentzen dira. Oraintsu Los Peces Colores izeneko hirugarren lana plazaratu dute.
Katalanekin batera Vague Angels taldeak joko du bi kontzertuetan Horrez gain, ostiralean eta larunbatean hirugarren talde bat gehitu zaie, Mantisa eta Inserta, hurrenez hurren.
Muy Fellini nafar bikotea da eta ostiralean arituko da Cotton Club aretoan 20:00etan. Bikotearekin batera Doubtful talde nafarrak joko du. Muy Fellinik, -Edu Ugarte bateria (Half Foot Outside) eta Juan Maravi (SöK) ahotsa eta guitarra-, sustrai estatubatuarrak dituen folk-rocka jorratzen du. Orain arte LP bat eta 10 hazbetekoa argitaratu ditu, azken hori Ken Stringfellow musikariarekin partekatua.
Nuncamas-ek bidalita