ESZENA

Xabier Leteri omenaldia egingo dio Loraldia jaialdiak

Gaur, martxoaren 11n, Loreak eta Zauriak. Xabier Leteri kantari izeneko ekitaldia programatu du Loraldiak, Arriaga Antzokian. Xabier Leteri omenaldia egiteko asmoz, Beñat Gaztelumendi, Xabier San Sebastian, Joserra Senperena eta Quico Pugès izango dira oholtza gainean.

Loraldia Kultur Elkarteak Xabier Lete omendu nahi du diziplina-arteko emanaldi baten bidez. Izan ere, lehenengo kantuak idatzi zituen garaiaren eta gaur egungo munduaren arteko elkarrizketa gorpuztu nahi du ikuskizunak.
“Bertsoz, kantuz eta hitz lauz 1970eko hamarkadatik 2021era egingo dugu salto, bizitzatik heriotzara eta ni-tik gu-ra. Modu horretan, Xabier Leterengandik gugana bidaiatuko dugu. Hortaz, omentzeaz gain, elkarrizketa bat gorpuztu nahi du emanaldiak, Xabier Letek lehendabiziko kantuak idatzi zituen garaiaren eta gaur egungo munduaren artean”.

Bihar ere egun potentea izango da Loraldiaren barruan, Zetak taldeak eskainiko duen kontzertuarekin. Zetak taldeak Zeinen ederra izango den diskoaren gaineko ikuskizuna egingo du Arriagako eszenatokian, 19:00etan. Pello Reparaz musikariak sortu du proiektu ikusgarri hau musika elektronikoa euskaraz egiteko xedearekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button