LITERATURA

XXXIII. Xabier Lizardi sarian, Alaine Agirre irabazle

Alaine Agirrek irabazi du Zarauzko Udalak antolatzen duen XXXIII. Lizardi Saria, Hau ez da zoo bat! lanarekin.

Hamazazpi lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketara, eta Agirrerena nabarmendu du Jesus Mª Olaizola Txiliku, Miren Agur Meabe, Iñaki Friera eta Ramon Olasagastik osatutako epaimahaiak.
3.700€ jasoko ditu sari gisa Alaine Agirrek eta bere lana argitaratu egingo da. Ohi bezala, Zarauzko ikastetxeetan doan banatuko ditu liburuaren 2.500 ale Zarauzko Kultura Sailak.

Alaine Agirre Urruzuno Literatur Lehiaketan hainbat aldiz gailendu izan da, eta liburugintzan ere egin izan du bidea. Haur literaturako hiru liburu argitaratu ditu azken urteotan, eta iaz, berriz, helduen literaturan lehen lana plazaratu zuen: Odol mamituak (Elkar, 2014).

Hau ez da zoo bat! lanean, etxean animalia bat sartu nahi duen haurra da narratzailea, eta animalia lortzeko estrategia da liburuaren ardatza.

Joan den urtean Ramon Olasgastik irabazi zuen Sugaar lanarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button