MUSIKA

Australiako underground-eko ordezkariak

Ostegunean, Donostiako Dabadaba aretoan, 21:00etatik aurrera, Terry laukote joko du. Australiako underground-eko hainbat taldetako musikariek osatutako egitasmoa da Terry, zeinak gitarra biziekin eta post-punk zertzeladekin ondutako pop kiriotsua jotzen duen. Australiarrekin batera No Wolf Zarauzko punk taldea arituko da.

Melbourne hirian eratutako taldea Terry eta hauexek osatzen dute laukotea: Amy Hill (Constant Mongrel, School Of Radiant Living), Xanthe Waite (Mick Harvey Band, Primo), Zephyr Pavey (Eastlink, Total Control, Russell St Bombings) eta Al Montfort (UV Race, Dick Diver, Total Control).

Taldeak bi EP eta iraupen luzeko lan bakarra argitaratu ditu, Terry HQ (Upset! The Rhythm, 2017). Upset! The Rhythm diskoetxearen arabera, Terryren kantuek askotariko estiloetatik edaten dute: glam, pop, country, pop eta post-punk.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button