
Eskarmentu handiko musikari getxotarren eratutako egitasmoa da The Fakeband. Bada, gaur, Bilboko Deustu auzoan dagoen La Fundicion aretoan joko du, Ganbera-musika zikloaren baitan, 20:00etatik aurrera.
Taldeak 60ko eta 70eko hamarkadako rockean errotutako musika egien du, gitarra garbiekin eta ahots harmoniekin jantzia: folk-rock, Mendebalde Kostaldeko pop, country-rock…
Orain arte bi disko argitaratu dituzte Crazy Chester/Rock Indiana zigiluen bitartez. Boskote bizkaitarrak Los Coronas, Josh Rouse, Willie Nile, Long Ryders eta John Paul Keith artista eta taldeekin jo du, besteak beste. Iñigo Gil, Juan Uribe, Pit Idoyaga, Txomin Guzmán eta Alfredo Niharra musikariek osatzen dute The Fakeband.
Ganbera-musika programak, bestalde, rock taldeen emanaldi akustikoak biltzen ditu; beraz, The Fakeband formatu akustikoan arituko da gaur.