
Lekeitioko Ikusgarri zineman jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa Aitor Arrutia Azkueta, Beñat Bilbao Landa, Eneko Abasolo Txabarri, Koldo Gezuraga Seijido, Maite Sarasola Isazelaia eta Peru Irastortza Santxo bertsolarien partehartzearekin.
Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Eneko Abasolo izan da puntu gehien batu dituena, eta ondorioz, Berrizen azaroaren 11n jokatuko den finalaurrekora zuzenean sailkatu da. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera
Saio hori bukatuta finalaurrekoetako zerrenda ere osatu da. Sei kanporaketetako irabazlean eta puntuazioz lehen bostak gehituko zaizkie iaztik zuzenean sailkatu ziren beste zazpi bertsolariei.
Diogun moduan, hurrengo finalaurrekoa azaroaren 11n izango da Berrizko Olakueta frontoian, 17:00etan, eta han, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Gorka Pagonabarraga Agorria, Xabat Galletebeitia Abaroa, Iruri Altzerreka Martinez, Eneko Abasolo Txabarri eta Koldo Gezuraga Seijido arituko dira.
Beste biak, azaroaren 18an, Santurtziko Serantes kultur aretoan, eta azaroaren 25ean, Lemoako udal kiroldegian izango dira.