BERTSOTAN

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa datorren astean abiatuko da

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa datorren astean abiatuko da, urriaren 3an, eta abenduaren 18an finala jokatuko da, Bilbon.

Dakizuenez, 2020ko maiatzean jokatzekoa zen Bizkaiko Txapelketarako sailkapen fasea atzeratu egin behar izan zen eta 2020ko irailean jokatu zen azkenean.
Bizkaiko Txapelketa bera ere atzeratu egin behar izan zen pandemiak hala eskatuta. Azkenean, 2021eko udazkenean egingo da txapelketa, “bertso plazak, kulturak eta bertsozaleek merezi dutelako”.

Hala, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan hamar bertso saio egongo dira, hiru fasetan banatuta: kanporaketak (guztira 6), finalaurrekoak (guztira 3) eta finala (zortzi bertsolari arituko dira).

Lehen kanporaketa urriaren 3an izango da Durangon. Plaza horretan Ander Elortegi Garatea (Gernika-Lumo), Asier Galarza Garai (Muxika), Beñat Bilbao Landa (Gernika-Lumo), Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia (Gernika-Lumo), Inazio Vidal Gurrutxaga (Leioa) eta Iruri Altzerreka Martinez (Garai) bilduko dira norgehiagoka.
Azken kanporaketa azaroaren 7an izango da, Etxebarrian. Gero beste hiru saioren ostean final handia etorriko da.

Jakingarri guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button