BERTSOTAN

Bizkaiko bertsolari gazteen txapelketa

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak antolatutako BBK Bertso Sariketa aurkeztu dute gaur goizean, Bilbon. Guztira lau kanporaketa eta bi finalaurreko izango dira eta martxoaren 22an izango da finala. Ekimenaren helburua Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria eta eskualdeak aktibatu eta indartzea da.

Aurtengo, XXVI. Bertsolari Gazteen BBK Txapelketan zortzi talde (Enkarterri-Ezkerraldea, Durangaldea, Uribe-Butroe, Arratia, Busturia, Hego Uribe, Lea-Artibai, eta Uribe-Kosta) lehiatuko dira, eta bihar bertan abiatuko da Igorreko institutuan, goizeko 11:30ean. Hortxe Arratia eta Durangaldea izango dira aurrez aurre. Bigarren hitzordua ostegunean, martxoak 1, izango da Zallan. Busturialdea eta Enkarterri-Ezkerralde taldeak arituko dira.
Gaur zortzi izango da hirugarren kanporaketa. Deustun Hego Uribe eta Uribe Butroe bilduko dira. Azkena, Markina-Xemeinen izango da, martxoaren 6an.

Eskualde bakoitzak sei bertsolari jarriko ditu (A mailan: 18 urtera arteko hiru bertsolari, eta B mailan: 19 urtetik 25 urtera arteko hiru bertsolari), eta guztira 60 bertsolari inguru arituko dira XXVI. Bertsolari Gazteen BBK Txapelketan.

Finala Bilboko BBK Salan jokatuko da martiaren 22an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button