ESZENA

Bizkaiko Antzerki Ikastegia eta “Pap On Tour 2013”

BAI, Bizkaiko Antzerki Ikastegiak emandako nazioarte mailako ikastaro luzea da PAP (Performing Arts Programme). Bertan jatorri desberdinetako ikasleek mundu mailan adituak diren profesionalen eskutik formazioa jasotzen dute. Leeds Metropolitan University-ko, Krakoviako Cricoteka-ko, Amsterdamgo THOPSS eskolako, Bilboko Arriaga Antzokiko edo Kabia laborategiko zuzendariak, besteak beste, izan dituzte irakasle.

Sorkuntza lanean murgildu dira urtebetez eta orain obra hauekin Europan barrena biran dabiltza: Italiako Trani hirian, Erresuma Batuko BE eta GIFT jaialdietan, Amsterdamgo ITS jaialdian eta Oportoko MAPPAn, baita Bilboko Act Jaialdian ere.

Hala, maiatzean Gateshead-eko GIFT jaialdian izan zien Ezetz teatro, eta joan den hilean Italiako I dialoghi di Trani jaialdian. Beste aldetik, ekainaren 24an, Amsterdamgo ITS FESTIVALen Heave eta Cooking Marmitako aurkeztu ziren. Ekainaren 5etik 8ra Bilbon, lan guztiak ere ACT jaialdian erakutsi zituzten.

Oraina beste batzuk datoz. Uztailaren 3an, Birminghamgo BE FESTIVALen, Epiclastics-en Heave aurkeztuko da. Eta bukatzeko, uztailaren 10ean , Oporton, MAPPA jaialdian, Adrian García de los Ojos-en Remember me  eta Enrico L´abbate-ren CONT aurkeztuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button