Joan den hilaren hondarretan abiatu ziren Bilbon, Zenbat Gara eta BIRA elkarteek bultzaturiko Oraina Kontakizun izeneko jardunaldiak. Erresistentziak gaiaren inguruan arituko dira partehartzaile guztiak.
BIRAn izan zen lehen saioan, Joxe Mari Agirretxe Porrotx eta Yolanda Arrieta hizlarien arteko elkarrizketa gauzatu zen. Galder Perezek gidatu zuen.
Kafe Antzokian izan zen bigarren zitan Anjel Lertxundi eta Danele Sarriugarte bildu ziren, eta Ana Galarragak moderatzaile lanak egin zituen.
Otsailean antolatutako hirugarren saioa gaur izango da, hilaren 20an, eta horretan, Anari eta Iñigo Astiz batuko dira, Julen Azpitarteren aginduetara. Saio hori BIRAn gauzatuko da.
Azkenik, martxoaren 5ean, Iñi Etxezarreta eta Aner Peritz bikotearen txanda izango da. June Fernandez izango da moderatzaile. Azken saio hori Kafe Antzokian antolatu da.