ESZENA

Bilboko Udalak aisialdiz eta kulturaz beteko ditu datozen egunak

Bilboko Udalak Aste Santu eta Pazko astea hiria ekimen kulturalez bete nahi ditu, bertokoek kalitatezko kultur programazio oparoaz gozatzeko aukera izan dezaten. Hala, Arriaga Plaza, Ingelesen Landako kaia, Azkuna Zentroa eta Campos Eliseos Antzokia bezalako guneetan 19 proposamen ikusi ahalko dira, apirilaren 1etik 8ra bitartean.

Proiekzioak, musika, dantza edo antzerkia izango dira gozagarriak agenda kulturalaren barruan. Hala, Bilboko Udalak apirilaren 1etik 5era Campos Eliseos Antzokian egingo den familia antzerkiaren programa ondu du honako emanaldiekin: Gorakada konpainiaren Los viajes de Ulises (apirilak 4, 17:00etan) 2019ko Ikuskizun Onenaren FETEN Saria, edo Teatro Paraisoren Uniko (apirilak 2, 17:00etan) 2020ko FETEN Interpretazio Onenaren Saria. Eta gainera, Gorakada Teatroren Pinocchio (apirilak 1, 17:00etan), Marie De Jong taldearen Ikimilikiliklik (apirilak 3, 17:00etan) eta ATX Teatroren Kaskarot  (apirilak 5, 17:00etan) ikusi ahalko dira. Eta beste aldetik, Olatz Salvadorrek Aho uhal bere bigarren diskoa aurkeztuko du (apirilaren 6an, 19:00etan) eta Eva Guerreroren Gorpuztu (apirilaren 7an, 19:00etan) ikuskizunaz gozatu ahalko da.

Arriaga plazak dantza, musika eta bertsolaritza emanaldiak hartuko ditu. Nabarmentzeko da, Ez da kasualitatea bertso saioa, non Maddalen Arzallusek, Jone Uriak, Oihana Iguaranek eta Maider Arregik parte hartuko duten Araitz Bizkai eta Gari Otamendiren musikarekin eta Idoia Anzorandiarekin gai-jartzailerekin (apirilaren 3an, 12:30ean). Halaber, Mulixka Dantza Taldearen, Iñaki Perurenaren eta Iñaki Palaciosen Harria dantza eta musika ikuskizuna (apirilaren 4an, 12:30ean) eta Hutsun eta Ortziren Urbasa txalaparta eta trapezioa elkartzen dituena (apirilaren 5ean, 12:30ean) ere bertan izango dira.

Euskal taldeen musikaz gozatzeko parada ere egongo da Ingelesen Landako kaian, eta euskal pop, rock eta folk taldeek (Erabatera, Nøgen, Xabi Aburruzaga edota Bulego) euren diskoak aurkeztuko dituzte esparru honetan.

Amaitzeko Azkuna Zentroko Auditorioan ikus-entzunezko proiektuen poltsan hautatutako proiekzioez gozatu ahal izango da pazko astean.

Jakingarri guztiak (ordutegiak, datak, eta abar) www.bilbaokultura.eus webgunean kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.