ARTEA

Etxebizitza-eskubideari buruzko hausnarketa

Bizi-Toki erakusketa abian da Montehermoso Kulturunean. Gasteizko Udalaren Garapenerako Lankidetza Zerbitzuak eta Montehermoso Kulturuneak bultzatzen duten Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa aurtengo deialdian hautatutako proposamena da erakusketa hau. Proiektua Haaly Pular elkartearen eta Amagoia Muruak gidatutako talde artistikoaren arteko lankidetzatik sortu da, eta urtarrilaren 28ra arte Montehermoso Kulturunean ikusgai izango da. Proiektuan parte hartu duten artistak: Amagoia Murua, Shu Otero, Sofia Velasco, Amaiur Macias, Petra Muguruza, Styles Osunde, Matixa Otero, Lola Arrayanne, Ritha Thende Mingomba,  Mel Ondo, Garaion Sorgingunea eta Soumaya Eddimokrati.

Bizi-Toki Lurraldea, bizitokia, jabetza, komunitatea egileek eman dioten izenburua da, eta etxebizitza-eskubideari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu: Etxebizitza duinik ez izatea mundu osoan zabaltzen den arazoa da, eta bereziki, baztertutako eta diskriminatutako gizarte-klaseei eragiten die.

Inaugurazioa abenduaren 14an izan da, 19:00etan, Montehermoso Kulturunean. Bertan, erakusketaz gozatzeaz gain, artistek prestatutako performancea ere egin zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button