MUSIKA

Fermin Muguruzak bira abiatuko du munduan barrena

Irungo musikari ezagunak nazioarteko bira abiatuko du martxoaren 21ean. No More Tour 2013 biran azken urteetan berarekin arituriko zortzi musikari izango ditu ondoan; musikariok Kontrakantxa izenpean aurkeztuko dira munduko hainbat herrialdetan. Bira Kurdistanen hasiko da eta Europa, Amerika eta Asiako hainbat hirietatik igaroko da abuztuaren 31era arte.

Mikel Txopeitia (bateria), Fino (saxoa), Jontron (tronboia), Lonbi (tronpeta), Zigor DZ (DJa), Oskar Benas (gitarra), Xabi Solano (eskusoinua) eta Victor Navarrete (baxua) izango dira Muguruzarekin bira luze honetan izango diren instrumentistak. Musikariak oraintsu Radar FM. 1999-2013 izenburuko lana argitaratu du.

Hala, Fermin Muguruza eta Kontrakantxa makina bat tokitan izango dira euren musika zabaltzen, hala nola, Ondarroa, Ramallah, Durango, Bilbo, Manresa, Valentzia, Berlin, Santiago de Chile, Bogota, Los Angeles, New York eta Montreal.

Bira osoa muguruzafm.com webgunean dago jasota.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button