EMAKUMEA

Bilbok omenaldia egin die emakume migratzaileei

Bizkaiko hiriburuko Udalak “Aintzatespena Bilboko emakume migratzaileei” ekimenaren hirugarren edizioko sariak banatu ditu.

“Bilbon, biztanleria etorkina dugu, indar handikoa, ekintzarako gaitasun handikoa eta harrera egin dien hiriaren garapen sozial, politiko, ekonomiko eta kulturalari ekarpenak egiteko gogo handia duena. Eta biztanleria-talde horren barruan, funtsezko lekua betetzen duten emakume asko nabarmentzen dira, erreferentzia komunitarioko eragile, profesional, lider, pentsalari, politikari eta ekintzaile gisa, eta, aldi berean, euren familientzat eta beste gizarte-zirkulu batzuentzat ongizatearen eta garapenaren eragile gisa”.

Bilboko Udalak kulturartekotasuna zeharkako tokiko ekintzaren printzipio gisa indartzeko duen konpromisoa nabarmendu du, “oso harro gaude, eta eskerrak eman gura dizkiegu Bilboko gizartera migratu duten bizilagun guztiei, emakumeen zeregina nabarmenduz”.

Aurtengoa ekimenaren hirugarren edizioa da, eta helburu hauek ditu: batetik, emakume etorkinek bizitza sozial eta publikoan duten presentziaren garrantzia aitortzea, eta, bestetik, Bizkaiko hiriburuan aniztasunaren erreferentziazko eta aintzatespeneko espazioak posizionatzea.

Oraingo deialdirako, Itziar Urtasun Lankidetza eta Bizikidetzako zinegotzi eta Immigrazioaren Tokiko Kontseiluko (CLI) presidenteak; Milagros Acea Asociación Sierra Maestra – Comunidad Cubana residente en Euskadi elkarteko kide eta CLIko bigarren presidenteordeak; eta Norma Vázquez psikologo eta feministak osatu dute Epaimahaia. Epaimahaiaren iritziz, baldintzak betetzeaz gain, hautatutako zazpi emakumeak dagozkien kategorietan egindako ekarpen bereziarengatik nabarmentzen dira.

Bizkaiko hiriburuko datu demografikoei dagokienez, hirian bizi diren atzerritar jatorriko biztanleen erdia baino gehiago emakumeak dira, erroldatuta daudenen % 52,5a dira, 26.654 guztira. Profil ohikoena Latinoamerikako emakumea da, 17.531, hau da, atzerriko emakume guztien % 65,8a.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button