
Donostia Kulturaren eta Donostia 2016ren arteko lanarekin Donostiako kaleak jarduerez eta kultura olatuz beteko dira bihartik hasita, eta datozen egunotan.
Proposamen horietako batzuk aurreko urteetan finkatutako jarduera ezagunak dira, baina nobedade interesgarriak ere egongo dira, eta hala, bizikletaren erabilera hiri barruko garraio modura aldarrikatu nahi duen ekitaldia, kirola eta puntako teknologia uztartzen dituen roller derby erakustaldi bat, Amara auzoa Wikipediara eramango duen topaketa digitala eta merkataritza lokal hutsak berpiztu nahi dituen esperientzia pilotu bat izango dira edizio honetako nobedadeetako batzuk.
Hiriko hainbat toki berezietan egingo dira antolatutako jarduerak: Uliako lehengo udal mintegiak (Ulia-Intxaurrondo Gunea), San Martzial plaza (Altza Gunea), Kontxako arkupeak (Zentro Gunea), Saguesko zabalgunea (Gros Gunea), Miramongo basoa (Miramon Gunea), Kontadores (Bidebieta Gunea), Iztueta (Gros-Egia Gunea), Mentxu Gal lorategiak (Amara Gunea), Alfonso XIII plaza (Antigua Gunea), Konstituzio plaza (Parte Zaharra Gunea).
Olatu Talka bihar hasiko da honako proposamenekin: Biziz bizi ibilaldia; Sagueseko zabalgunean egingo den Sagues Roller Fest jaialdia Nork Boards, Easo Avengers, Hirikilabs, Black Gamba, Los galerna eta Disco Bambinos taldeekin; Amarapedia topaketa digitala; eta Huts uneak.
Horiek eta beste asko ikusteko, noiz eta non, begiratu hemen.