
Erakusketa honetan, Margolari Gazteen XIV. Lehiaketan parte hartu duten lanak daude ikusgai. Leioako Adinekoen Etxean izango da ikusgai erakusketa, maiatzaren 16tik ekainaren 26ra.
Margolari Gazteen XIV. Lehiaketan parte hartu zutenen artean, Alvaro Gil Soldevillak irabazi zuen Leioako Margolari Gazteen XIV. Lehiaketa. Bigarren saria Eduardo Alsasuarentzat izan da, eta hirugarren saria, berriz, Leticia Gaspar Garciarentzat.
Sari horiekin batera, herriko lan Onenaren Saria (Sandra Villar Amigo) eta Gazte Saria (Aratz Azpiri Maurtua) ere eman ziren.
Gainera, eta aipamen berezi gisa, Ibai Diaz Lezama, Diego Fernandez Roman, Moises Gutierrez Medina eta Augusto Sanchezen lanak nabarmendu ziren.