IKUS-ENTZUN

Bideo-artearen eta musikaren arteko elkarrizketa Donostian

Allende Arnaiz bideo-artistak eta Alvaro Ledesma musikariak LOGOS al-al project bideo-arte esperimentala eta musika garaikidearen arteko elkarrizketa berezia sortu dute.

Hala, datorren ostegunean, hilak 30, ikus-entzunezko kontzertua emango dute Victoria Eugenia Club aretoan, Arnaizen bideo-proiekzioak eta Ledesmaren zuzeneko musika (pianoa eta biolina) direla medio. Ekimena Visible LGTB (Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexual) jaialdiaren baitan dago.

Arnaizek bere irudietan darabilen trataera onirikoak egituraketa nahietatik at dagoen narratiba bisuala eraikitzen du, modu horretan bere izate femeninoa azaltzea bilatzen duelarik.

Ledesmak, berriz, etengabeko anbiguotasunean, gordinki batzuetan eta goxotasunez besteetan, beren kabuz mintzo diren inprobisazioak konposatzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button