IKUS-ENTZUN

“My Stuff” dokumentala proiektatuko da Elorrion

Elorrioko Iturri Kultur Etxeak, hilero, dokumental baten emanaldia ondu ohi du. Bada, asteazkenean, hilak 17, My Stuff (Petri Luukkainen, Finlandia, 2013) izenburuko filma aurkeztuko du, 19:30ean. Gaztelaniazko azpitituluekin proiektatuko da.

Hainbat herrialdetako zine-jaialdietan proiektatu da dokumentala, Serbiako Magnificent 7, Alemaniako DokLeipzig edo Poloniako WArsaw IFF, besteak beste.

Filmak objektu materialen inguruko lotura jorratzen du. Hala, dokumentaleko protagonista gazteak etxean dituen gauza guztiak gordeko ditu biltegi batean urtebetez; egunean gauza bakarra baino ezin izango du atera biltegi horretatik.

Horrekin batera, ezin izango du ezer erosi. “Petri 26 urteko mutil gaztea da eta guztiz galduta dago. Neska-lagunak ondotik alde egin dio, hipoteka handia du eta kreditu-txartela mugan duela bere etxebizitza gauzaz beteta dagoen artean bizitza hutsik duela sentitzen du. Zerbait falta duela eta, falta duen hori zer den bilatzeko esperimentu bat egitea erabaki du…”.

Gerraz Zibileko argazkien erakusketa

Halaber, Elorrioko Iturri Kultur Etxeak  jakinarazi du, bihar, hilak 16, Nunca Más izeneko argazki-erakusketa inauguratuko dela. Gerra Zibilari buruzko erakusketa da, eta Elorritxuri elkarteak ondu du, Sabino Arana Fundazioarekin lankidetzan.

Erakusketa horren harira, bi hitzaldi ere izango dira: hilaren 23an, Roman Berriozabalek Abertzaletasuna eta Elorrio historian zehar gaia landuko du, eta 25ean, Paco Etxeberria forentseak Exhumando fosas, recuperando dignidades.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button