IKUS-ENTZUN

“Punto de Vista” jaialdiak filmak aukeratu ditu

2021eko Punto de Vista jaialdiaren hamabosgarren edizioaren Sail Ofizialean hogei herrialdetako hogeita hamabi film lehiatuko dira martxoaren 15etik 20ra. Jaso diren 900 filmetatik 6 film luze eta 26 film labur aukeratu dira.

Aurtengo jaialdiak hainbat programa izango ditu, hala nola “egunerokotasunaren eta etxekotasunaren behaketa, paisaia eta psikogeografiak, historiari buruzko gogoetak, genero indarkeria eta musika esperimentaleko emakume konpositoreak. Gainera, argazki eta dokumentu artxiboak erabiltzeagatik nabarmentzen diren pelikulak ere proiektatuko dira”.

Banatuko diren sariak honakoak dituzue: Punto de Vista Sari Nagusiak 10.000 euro; Jean Vigo Saria zuzendaritza onenari 5.000 euro; eta Film Labur Onenaren Saria 3.000 euro.
Horiez gain, Ikusleen Sari Berezia film onenari (1.650 euroko sariarekin) eta Gazteen Saria film onenari (1.500 euroko sariarekin) ere banatuko dira.

Jaialdiak aukeratu dituen lanen gaineko informazioa behar izanez gero, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button