
Durangon egiten ari diren Begira Photo Festival jaialdi fotografikoaren baitan, Kameraren Atzean izeneko tailerra egingo dute bihar eta etzi, ekainak 16 eta 17. Tailerra Oscar Molinak gidatuko du.
Bertan sormenarekin loturiko makina bat gai jorratuko dituzte: Zer behar dugu autore izateko? Nola adieraz dezakegu munduaz dugun ikuspegia? Batzuetan zergatik sentitzen dugu oztopoak gainditu behar ditugula?
Hala, sormenaren fase ezberdinak eta sormenarekin loturiko bizipenak landuko dituzte. Egitasmo fotografikoen, eta oro har sormen-proiektuen, garapena susta dezaketen jarreren izango dituzte aztergai, aipaturiko lan horiek gauza eta argitaratu daitezen. Era berean, sortzaileen ideian eta lorturiko emaitzaren artean sortzen diren oztopoak ere landuko dituzte.
Finean, tailerraren helburu nagusia da jardun fotografikoa eraginkortasunez eta arrakastaz esperimentatzea.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, sartu begiraphoto.com webgunean.



