ESZENA

Dantzaren hilabetea, Donostian

Jean-Georges Noverre (1727-1810) koreografoa, dantza modernoaren aitzindaria jaio zen egunean, apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Aspaldian, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea jaiegun horretan hasi zen hainbat ekitaldi antolatzen. Aurten Dantzaren hilabetearen hogeigarren edizioa izango da, eta horretarako hainbat ikusgarri programatu dira.

Atzo bertan, Andoaingo Bastero Kulturgunean Elkarteko Eskoletako 241 ikasleek eskaini zuten Eskoletako Dantza Erakustaldia.

Beste aldetik, Errenteria Niessen aretoan, apirilaren 6tik 10ra, Udaberriko ikastaroak zabalduko dira, Carmina Ocaña irakasle ospetsuarekin.

Apirilaren 18an, Dantza Kalean Alderdi Ederrean ekimenarekin herritarrek dantzaz gozatu ahalko dute. Dantza Kalean ikuskizunaren 9. edizioa izango da, 17:30ean. Bertan, jazz dantza, funky, hip-hop, eta dantza garaikidea lantzen dituzten koreografiak eskainiko dituzte Elkarteko ikasleak.

Beste ikusgarri eder bat Kontxako Barra Klasikoaren Erakustaldia izaten da. Erakustaldi hau Dantzaren Hilabeteko ospakizunik jendetsuena eta saihestezina bihurtu da. Guztira, 1272 dantzari izango dira. Aurten, apirilaren 19an izango da.

Azkenik, XIII. Dantza Sariak (apirilaren 25an) eta Dantzaren Nazioarteko Egunaren XIX. Gala antolatu dira Dantzaren Hilabeteari bukaera emateko. Azken hau, apirilak 28an ospatuko da, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button