BERTSOTAN

“Bertsuxurla”, bertsolari gazteentzako ekimen berria

Gazteek beti izaten dituzte hasiera zailak bertsoaren munduan. Bide hori errazteko jaio da Bertsuxurla, bertsolari gazteentzako plaza berria. Xalbat Alzugarai, Irantzu Idoate Funosas eta Leire Casamajou gazteek bultzaturiko ekimena da, eta Euskal Herri osoko bertsolari gazteen txapelketa informala izango da, lurralde desberdinetako bertsolari gazteak nahastuko dituena.

Ekimenak dituen helburuetariko bat da bertsozaletasuna gazteen artean sustatzea eta bereziki Iparraldekoen artean, baina batez ere bertsolari gazteei beste plaza bat eskaintzea, eta euskara bera bultzatzea ere.

Bertsuxurlako saioak gauean izango dira, afal ostean. Lehen kanporaketa urtarrilaren 6an izango da, Atharratzeko Prefostan. Bertan Haira Aizpurua eta Eki Mateorena, Irantzu Idoate eta Josu Txoperena, Ekhine Zapiain eta Oihan Perez bikoteak arituko dira norgehiagoka.
Urtarrilaren 13an, Lekorneko Etxebarne ostatuan Irati Alcantarilla eta Beñat Astiz, Oier Urreizti eta June Aiestaran, Maite Sarasola eta Jon Mendiluze bilduko dira.
Azkenik, urtarrilaren 20an, Izpegiko Bereko Bentan, Maddi Aiestaran eta Unai Anda, Izaro Bilbao eta Maddi Agirre, Ibai Lekuona eta June Diaz bertsotan arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button